jaiak

Badagoz salgai Lemoako jaietarako hainbat jardueratarako txartelak

Asier Abrisketa 2026ko uztailaren 2a

Herri afarirako, kuadrillen afarirako txartelak erosi eta Gastronomia Egunerako mahai eta aulkiek erreserbea egin daiteke hilaren 10era arte.

Garagarrilaren 29an hasi eta abuztuaren 2ra arte ospatuko dira aurtengo Lemoako jaiak eta herria badabil daborduko mobiduten. Hainbat jardueretarako, aldez aurretik emon behar da izena edo txartelak lortu eta honetarako, garagarrilaren 10era arte egongo da epea, udaletxean lortu daitekez danak.

Ohikoa danez, herri afaria txupinazo eguneko bezperan egingo da, hilak 29, eta txartelak 10 eurotan dagoz salgai. 18 urtez azpiko kuadrillen afaria barriz garagarrilaren 31n egingo da eta honetarako txartelak euro biko prezioa dabe. Gastronomia Eguneroko barriz, abuztuak 1, mahaiak eta aulkiak erreserbau leitekez, euro baten trukean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!