Goitibera konpainiaren Eraitsi S.L. kale ikuskizunak obretako leku bilakatuko dau Kulturguneko plazea. Saioa Iribarren, Oier Zuñiga, Gaizka Chamizo eta Ander Basaldua antzezleak euren furgonetan ailegauko dira, “behar egitera”. Bertan, ume zein helduek barre egiteko moduko egoera lehergarria sortuko da.
Kale antzerki hau, publiko guztiek espazio publikoaren eta jolasaren inguruan hausnatuteko ikuskizuna da. “Pentsau al dozu inoz ia zelan suntsitzen dan plaza bat? Edo arkitektureaz haratago zerk sortzean dauan plazea? Eraitsi S.L. zuen herriko plazea botatera etorri da, Basque Culture Exhibition Forum mega-egiturea eraikitera”, dino sinopsiak.