GIZARTEA

Lemoako Udalak herritarren eretxiak jasoko dauz

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 26a

Lemoako Udalak Kalea entzuten ekimena ipiniko dau martxan gaur, bagilak 26, eta udal taldeko ordezkariak herriko auzoetara hurreratu eta auzotarren eretxiak, proposamenak eta kezkak zuzenean jasoko dabez.

Udalak azaldu dauanez, auzo bakotxak bere behar eta errealidadeak ditu, eta Lemoa eregiten segiduteko ezinbestekoa dala bertan bizi diranen ahotsa entzutea. Bisiten egutegia honakoa izango da:

Bagilak 26, barikua
· 18:00 – Plaza Gorria
· 19:00 – Herradura
· 19:30 – Pozueta

Bagilak 29, astelehena
· 18:00 – Arraibi
· 18:30 – Durandio
· 18:50 – Azurreka
· 19:10 – Txiriboketa
· 19:30 – Arraño
· 19:50 – Aisti

Bagilak 30, martitzena
· 18:30 – Elorria
· 19:00 – Iturritxe/Larrabeiti
· 19:20 – Lemorieta
· 19:40 – San Inazio

Ekimenaren bidez, Udalak herritarren ekarpenak bertatik bertara jasotea eta auzoetako beharrak lehen eskutik ezetutea ditu helburu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!