KARABIE

Auzolana Karabie Gaztetxean

Ager Barragan 2026ko ekainaren 25a

Gaur, hilak 25, gaztetxea atonduteko auzolana antolatu dabe Lemoako Karabie Gaztetxeko kideek.

Uda garaia gure gainean daukagu, jaiak, udako gau luzeak, udalekuak, ekintza desbardinak… horreei guztiei ahalik eta ondoen aurre egiteko, Lemoako gaztetxea atondu eta “puesta a punto” bat egiteko auzolana antolatu dabe asanbladakideek gaurko, hilak 25, arrastiko 17:00etan. Gaztetxea atondu ostean, dagoan beroari aurre egiteko, ur-jolasak egingo dabez hurbiltan diranakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!