Bero olatua dala-ta udako solstizioa ospatuteko antolatuta egoan jaia bertan behera itxi behar izan eban Udalak eta jai horretarako erositako janaria aprobetxau guran barikuan bokatak eta hot dog-ak salduko dabez lau eta hiru euroan. Alkartrukea afalorduan izango da, hau da, 20:00etatik 22:00etara.