Urtean zehar, hainbat ospakizun eta jai desbardin ospatuten doguz, Santa Ageda, San Juan eta Gabonak esaterako. Gaurkoan, Iturratek kristautasunak bere botereaz baliatuz jai horreetan inposatu eban ordezkapen kulturala azaldu eta jai horreen hasikerako jatorrira joko dau gaur egun dagoan ikuspuntu kristaua alde batera itxi eta ospatuten doguzan jaien benetako sustraiak argituteko.
Berbaldia Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, dobakoa eta arrastiko 18:30etik aurrera.