MOTORRAK

Andra motorzaleen topagunea izango da Lemoa

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 16a

Zapatuan, hilak 20, egingo da topaketa irekia eta egingo diran ekintzetan izena egunean bertan emon ahal izango dau gura dauanak.

Motorzaleak gero eta leku gehiago hartzean dabiz Arratian eta heltzean hurrengoak, + Curvas taldeko andra motorzaleak izango dira. Antolatu daben lehenengo kontzentrazinoa izango da eta Lemoan egingo da jai handia. Taldetik azaldu dabenez, andra zein gizonen- tzako eguna izango da, baina andrak izango dira protagonista nagusiak: “Asmoa da motorraren munduan bardinatasuna badagoala eta andra asko garala erakustea”.

Holan, motor modalidade desbardinetako neskato eta andra konbidauak egongo dira topaketan, euren auto, moto eta kart-akaz: Noa Goiricelaya, Aitana Peña, Izaro Garcia, Uxua Orcoyen, Eguzkiñe Enriquez, Ianire Ezeiza eta Laura Cabezas berbarako. Ruben Sevilla be egongo da topaketan, motor gainean akrobaziak egiten.

Izen-emotea eta egitaraua 
Izena, 20 euroko prezioagaz, egunean bertan emon ahal izango da 09:00etatik aurrera eta bertan sartzean dira bazkaria, edari bat, oparia eta zozketarako errifea. Halanda be, plazak mugatuak dira eta beraz, antolakuntzatik izen-emotea aldez aurretik egitea gomendau dabe, 642 804 811 telefonoan. 

Motor ibilbidea 10:00etan hasiko da, 12:00etan ume pilotuen erakustaldia, baz- karia 14:30ean, 16:00etan motorzaleen jolasak; 18:00etan, akrobazia ikuskizuna eta ekitaldia 19:30ean amaituko da, errifen zozketeagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!