MAGIA

Magia ikuskizun familiarra Kotxepin Kultur Etxean

Ager Barragan 2026ko ekainaren 12a

Bihar, hilak 13, bost urtetik gorako ume eta familientzako magia ikuskizuna egingo dau Asier Kidam magoak Lemoako Kotxepin Kultur Etxean arrastiko 18:30etik aurrera.

Aroa eta mirariak izenpeko emonaldia "esperimentu benetan magikoa" da Kidamen esanetan eta bertan, bere atzen sormen lanak erakusten dauz, umore dosi handi eta soinu-banda zaindu bategaz lagunduta. Holan, publikoak "mirari txikiak" biziteko aukerea izango dau: podere handiak dituan uztai bat, ardi jostalariak eta magia egiten dauan pelutxea...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!