Lemoako Rosane Guardes, Etxebarriko Kukullaga taldean hazi ostean fitxau eban Atletico Guardes talde galiziarrak 2025-2026 denporaldirako, 17 urtegaz. Atletico Guardes Liga Guerreras Iberdrolako talderik garrantzitsuenetarikoa da eta besteak beste, Serranok Erreginaren Kopan parte hartu eta finaleraino heltzeako aukerea izan dau. Atzenean baina, Super Amara Bera Bera talde euskalduna nagusitu zan 26-21.
Halanda be, jarraian jokatu eben partidu bikotxera European Cup-a eta oingoan bai, Serranoren taldea nagusitu zan MSK Luventia Michalovce talde eslovakiarraren kontra. Lehenego partidua Eslovakian jokatu eben eta 20-24 nagusitu zan talde galiziarra. Bueltako partiduan barriz, 29-24 irabazi eban Guardesek, lehenengoz Europako kopea altxauaz.