Elena Caballerok (La Basu) txikitatik hartu eutsien bonbo kaja eta errimen arteari afizinoa. 1990eko hamarkadan hasi zan rapeetan eta Euskal Herriko raparen eszenan egoan andra bakarretako bat zan. 1999an andrazkoen talde bat eratu eban, Jungla Urbana. Bere ibilbidean zehar hainbat disko eta lan argitaratu ostean, bere atzen diskoa Lurralde Komantxe (2024) eta Emakume gerlariak ikuskizuna aurkeztuko dau Lemoan.
Sarreren prezioa 6 eurokoa da eta honeek erosteko egin klik hurrengo estekan: https://kultura.lemoa.net/sarrerak/