KIROLA

Astegoien oparoa Lemoako kirolarientzat

Erredakzinoa 2026ko ekainaren 3a

Lemoako kirolariek emaitza bikainak lortu ditue joandako astegoienean, bai txirrindularitzan bai pelotan.

Alde batetik, Lemoako Txirrindulari Eskolako Beñat Bobetek eta Peio Erdoizak parte hartu dabe Oiartzunen jokatu diran Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan. Bertan, Peio Erdoizak lorpen handia eskuratu eban: Bizkaiko selekzinoagaz lehiatu ostean, Euskadiko BTT txapeldun izentau zan. Garaipen horreri esker, Melillan jokatuko dan Espainiako Eskolarteko Txapelketan Euskadi ordezkatuko dau.

Bestetik, Lemoako Eskupilota Taldeko Liher Martínezek eta Xabier Ortuzarrek Bizkaiko Trinkete Txapelketako txapela irabazi dabe Alebin B mailan. Final handian Markinako Pilota Eskolako bikotea menderatu eben, denporaldi osoan egindako lanaren saria eskuratuz.

Holan, astegoien bereziki emonkorra izan da Lemoako kirolarientzat; izan be, Euskadiko txapela eta Bizkaiko txapela batu ditue herriko gazteek, euren maila agerian itxita.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!