Ostean, 13:30etik 14:30era, 16 urtetik gorakoentzako patxanga partidua izango da; izena emon behar da https://labur.eus/patxanga helbidean ekainaren 6ra arte.
14:30ean herri bazkaria egingo dabe, oilasko paellea eta natillakaz, Merhezi taldearen musikak girotuta. Bazkarirako txartelak 2 eurokoak dira, eta izena emon behar da https://labur.eus/Lemoabazkaria helbidean ekainaren 3ra arte. Ordainketea ekainaren 3an eta 4an egin beharko da, 18:00etatik 20:00etara, futbol zelaian. Antolatzaileek aurreratu dabenez, goiz osoan jolasak eta bestelako sorpresak be egongo dira.