Maria Vaquerizo (Lemoa, 1997) abeslariak bere lehenengo emonaldia Lemoakustik Fest-en egin eban 2023an eta bertan egon zan hurrengo urtean be, oindino bere kantak argitaratu aurretik. Oin, Vamos, Mil historias eta Déjate llevar! abesti propioak kaleratuta, barriro izango dau aukerea bere herriaren aurrean kantetako barikuan, hilak 29, Kotxepin Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Hiru horreek bakarrik ez, jenteaurrean inoz eskaini ez dituan konposizino barriak eta beste artista batzuen bersinoak be joko ditu.
Vaquerizo betidanik izan da musikazalea baina oholtzetara igoteko bildurra kendu behar eban lehenengo eta holan, 2022tik aurrera kalean abestuten hasi zan, bildurrak uxatu eta bere ahotsa publikoaren aurrean sentiduteko. Holan, taberna, ezkontza eta bestelango ekintzetan abestu ostean hasi zan apurka-apurka oholtzetara igoten. Lemoakustikeko kontzertuen ostean hasi zan abesti propioak argitaratuten, pop estiloaren ingurukoak baina doinu lasaiagoetatik hasita, musika elektronikoagaz be esperimentetan.