JAIAK

Lemoan Euskal Jaia ospatuko da astegoienean

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 21a

Lemoako Jai Batzordeak, Udalaren babesagaz, "euskal tradizinoak, kirola eta gastronomia buztartuteko" jaia antolatu dau maiatzaren 23rako.

Jaia eguerditik aurrera ospatuko da eskoletan, 20:00ak aldera herritik poteoan urten arte. Tartean, Naroa eta Ibai trikitilariek girotuko dabe jaitxoa eta bazkalorduan taloa, sagardaoa, freskagarriak eta postrea zerbitzauko dira; baina txartelak erosita egon behar izan dira.

Egitaraua 12:30ean hasiko da, Joxe Ezpeletaren ardi-mozte erakustaldiagaz. 13:30ean barriz, Sokatira Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Parte hartzeako, nahikoa izango da egunean bertan izena emon eta sokan tiratuten ipinteagaz. Bazkalostean barriz, frontoira mobiduko da giroa. Izan be, Euskal Pilota Selekzinoa Euskal Herritik Mundura Txapelketan dago murgilduta, mundialerako prestakuntza moduan, eta partiduak jokatuko dabez Lemoan. Honeek amaituta, Bakioko Txerokiak taldekoek trikitixak hartu eta poteoa gidatuko dabe tabernaz taberna.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!