IKUSKIZUNA

Memoria eta Kultura egitarauaren atzen jarduera biak

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 21a

Argazkia: Berria.eus / Jon Urbe - Foku

Gaur, hilak 21, Hezur berriak bertso-saio literarioa egingo dabe eta bihar, hilak 22, Antxo ta Pantxa pailazoek ikuskizuna egingo dabe.

Atzen urteetan Memoria eta Kultur Astea izan dana maiatz osoan luzatu da aurten eta lehenengo hamabostaldiko jarduerak pasauta, atzen biak egingo dira oin. Gaur, eguena, Ane Labakak haurdunaldian zehar idatzitako Hezur berriak poema liburuan oinarritutako bertso-saio literarioa egingo da, 19:00etan Kotxepinen. Bertan, Labakaren poema liburuko testu hautatuen irakurketea, Ines Osinagaren musikeagaz buztartu eta Onintza Enbeita, Jone Uria eta Erika Lagomaren bat-bateko bertsoaldiakaz tartekatuko da.

Bihar, hilak 22, barikua, 18:00etan Antxo ta Pantxa pailazoen Lurrazpitik atzen ikuskizunagaz gozatuteko aukerea izango dabe txikerrenek. Pailazoak indusketa arkeologiko batera joango dira eta bertan topatutakoakaz, jolasak, jantzak eta magia baliatuta, helduen gerren gainean egingo dabe berba.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!