GIZARTEA

Auzo konsultea Lemoan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 19a

Lemoako Udalak egindako infografia

Lemoako Udalak, auzotarren esku itxiko dau Pozuetako pasabideari buruzko atzen erabakia.

Oinezkoentzako pasabidea auzoko bizilagunek planteautako beharra izan zan. Eurek adierazoten eben Pozuetako urbanizazinoaren ondoko aparkalekurako irisgarritasuna hobetutea komenigarria zala.

Horretarako, Pozuetan erroldatuta dagozan personek inkesta bat jasoko dabe euren postontzietan, pasabidea eraikitzearekin ados dagozan ala ez adierazoteko. Bilketa-guneak udaletxean eta anbulatorioan jarriko dira; bertan inkestaren kopia gehigarriak be egongo dira, prozesuan parte hartu ahal daben persona guztiei erraztasunak emoteko. 

Botoen erregistroa Udalak eroango dau eta NAN zenbakiagaz identifikau ahal diran persona guztiak ahalko dabe parte hartu prozesuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!