PELOTEA

Lemoako Eskupilota Taldeak zabalik dauka 2026-2027 ikasturterako izen-emotea

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 19a

Lemoako Eskupilota Taldeak martxan dauka 2026-2027 ikasturterako izen-emote kanpainea. Taldeak esku-pelotea ezetutera emoteko ate irekiak antolatu ditu, eta bertan parte hartu ahal izango dabe 2021ean eta aurretik jaiotako umeek.

Saioak maiatzaren 29an eta bagilaren 5ean egingo ditue, 16:45etik 17:45era, Lemoako frontoian, kiroldegian. Jardunaldi horreen bidez, umeek esku-peloteagaz lehen hartu-emona izateko aukerea izango dabe, entrenamentuak eta kirolaren oinarrizko ezaugarriak ezetuz.

Izen-emotea https://labur.eus/eskupelota26-27 helbidean egin ahal izango da, formularioa beteta. Horrezaz gainera, informazino gehiago eskuratzeko telefono honeetara deitu daiteke: 647 154 156 eta 689 933 775.

Lemoako Eskupilota Taldeak belaunaldi barriak erakartea eta esku-peloteaganako zaletasuna sustatzea dauka helburu, herriko gaztetxoen artean kirol hau bizirik manteniduteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!