MUSIKEA

Arratiako Musika Eskolaren kontzertuak Lemoan

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 14a

Lemoako Udalak antolatuten dauan Kultura eta Memoria ekimena aurrera doa eta gaur, hilak 14, zita berezia antolatu dabe Kotxepinen. Arratiako Musika Eskolako ikasleek kontzertu bi emongo dabez arrastian, lehenengoa 18:00etan eta bigarrena 19:15ean.

Musikazaleek, Arratiako Musika Eskolako ikasleen emonaldietaz gozatu ahalko dabe gaur Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Emonaldi bi egongo dira arrastian zehar. Lehenengoa 18:00etan egingo dabe eta bertaratu ezin diranentzako bigarren emonaldi bat egingo dabe 19:15ean. 

Ekitaldi honegaz Lemoako Kultura eta Memoria ekimena bere amaierara heltzean dabil. Gaurkoa eta beste bi ekintza gehiago falta dira aurtengo ekimenari agur esateko. Hurrengo ekitaldia, maiatzaren 21ean izango da, eguena, eta bertan Ane Labaka, Ines Osinaga, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Erika Lagomak egingo daben Hezur berriak bertsosaio literarioaz gozatu ahalko dabe Kotxepin Kultur Etxera hurbiltan diranak. Atzen ekitaldia, Antxo eta Pantxa pailazoen Lurrazpitik ikuskizuna izango da, maiatzaren 22an, arrastiko 18:00etatik aurrera Kotxepin Kultur Etxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!