Antolatzaileek jakinarazo dabenez, autobusa zapatuan urtengo da 16:30ean futbol zelaitik eta bueltea 20:00etan izango da. Joan-etorriaren prezioa 3 eurokoa izango da. Eserlekuak plazak amaitu arte esleituko dira eta 3 autobus urtengo dira gehienez.
Izen-emotea egiteko formulario digitala zabaldu dabe https://labur.eus/lemoabusa helbidean, eta zaleei ahalik eta arinen apuntetako eskatu deutsie, autobusaren antolaketea errazteko.
Taldea denporaldi bikaina egiten dabil eta oin atzen pausua emon gura dau, zaleen babesagaz batera. “Aizu! Aurten askotan egon zara gugaz, zuokaz ezinak egi bihurtu doguz eta ametsa egi bihurtu nahi dogu. Guztiok batera! Harrobi zu zarelako eta herriaren sukarra biztu dozulako… maiatzaren 16an, 17:30ean danok Montefuertera Harrobi animatzera“ mezua daukan bideoa zabaldu dabe sareetan.