MEMORIA ETA KULTURA

Hiru astez luzatuko da aurtengo Lemoako Kultura eta Memoria egitaraua

Ager Barragan 2026ko maiatzaren 7a

Argazkia: 28kanala.eus

Gaur, hilak 7, hasi eta  22ra arte egingo da kultur eskaintza berezia proposatuten dauan eta jarduera kulturalaz gozatuteko eta Memoria Historikoaren gaineko hausnarketea egiteko balio dauan urteroko ekimena.

Atzen urteetan Memoria eta Kultur Astea izan dana maiatz ia osoan egingo da aurten. Lehen, aste baten egunero egiten ziran jarduerak baina oin, eguen eta barikuetan pilatu dabez ekintzok. 

Ha-ta guzti be, iragana ez, baina etorkizuneko lanketeagaz hasiko da Kultura eta Memoria ekimena, euskerearen etorkizunagaz hain zuzen be. Izan be gaur, hilak 7, Garikoitz Goikoetxea euskera teknikaria egongo da Kotxepinen, berak eta Iñaki Iurrebaso soziolinguisteak idatzitako Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburua aurkeztuten. 

Bihar, hilak 8, udaletxearen 100. urteurrena ospatuko dabe Deabru Beltzak perkusino taldearen Su danborrak ikuskizunagaz eta Akelarre talde mitikoaren Akelarre: marearen kontra dokumentalaren proiekzinoagaz.

Maiatzak 7, eguena 
· 19:00etan, Garikoitz Goikoetxearen Esnatu ala hil liburuaren aurkezpena. Kotxepin Kultur Etxean. 

Maiatzak 8, barikua 
· 21:30ean, Deabru Beltzak taldearen Su danborrak ikuskizuna. Arraibin. 
· 22:15ean, Akelarre: marearen kontra dokumentalaren proiekzinoa. Arraibin. 

Maiatzak 14, eguena 
· 18:00etan eta 19:15ean, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertuak. Kotxepin Kultur Etxean. 

Maiatzak 21, eguena 
· 19:00etan, Hezur berriak bertsosaio literarioa Ane Labaka, Ines Osinaga, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Erika Lagomagaz. Kotxepin Kultur Etxean. 

Maiatzak 22, barikua 
· 18:00etan, Antxo eta Pantxa pailazoen Lurrazpitik ikuskizuna. Kotxepin Kultur Etxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!