UDALEKUAK

Udaleku irekiak Lemoan

Erredakzinoa 2026ko maiatzaren 5a

Udaleku irekiak barriro be martxan ipiniko dira Lemoan, eta honegaz batera izen-emote epea zabalik dago. Ekimena HH3tik LH6ra bitarteko umeei zuzenduta dago.

Aurten be ludoteka ibiltaria ibiliko da herriko auzoetan barrena. Antolatzaileek azaldu dabenez, helburua da umeek aisialdia modu librean, kolektiboan eta presinorik barik gozatzea, kalean bertan jolastuz eta taldean egonaz.

Bestalde, udalekuak be antolatuko dira garagarrilean, asteka, adin tarte bereko umeentzat.

Izen-emotea
Parte hartu gura dabenek aurrez izena emon beharko dabe. Epea maiatzaren 17ra bitartean egongo da zabalik, eta izen-emotea helbide honetan egin behar da: https://labur.eus/udalekuirekiak26.

Antolatzaileek ohartarazo dabenez, plazak mugatuak dira, eta eskaria handiagoa bada, zozketa bidez banatuko dira.

Datak honeek dira: Ludoteka ibiltaria (HH3-LH6): bagilaren 22tik 26ra eta Udalekuak (HH3-LH6): garagarrilean, asteka (matrikulazinoa astez aste).

Zalantzarik izan ezkero deitu 671 588 506 zenbakira edo idatzi lemoakoludoteka@gmail.com helbidera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!