Saioak maiatzaren 7an eta 21ean izango dira, eta bagilaren 4an eta 18an, eguenetan, 17:30etik 19:00etara. Ikastaroa Kotxepin Kultur Etxeko Aramotz gelan egingo da.
16 urtetik gorakoentzat da. Haurtzaindegi zerbitzua behar izan ezkero ludoteka zerbitzua dago.
Izena emoteko epea gaur arte, maiatzak 4, dago zabalik. Interesa daukienek bardintasuna@arratia.eus helbidera idatzi edo 688 627 393 telefonora deitu daikie informazino gehiagorako.