TXIRRINDULARITZEA

Udaberri Kopa Lemoan

Ager Barragan 2026ko apirilaren 30a

Domekan, hilak 3, gazteenen kategorietako Bizkaiko txirrindularitza eskolen arteko Udaberri Koparen bosgarren lastekertea egingo da Lemoan.

Bizkaiko Txirrindularitza Federakundeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak urtero antolatuten daben Bizkaiko txirrindularitza eskolen arteko Udaberri Kopako bosgarren lasterketea Lemoan egingo da. Oingoan herriko txirrindularitza taldeko txikienek etxean korriduko dabe eta Udaletik adierazo dabenez, urte osoan entrenetan egon ostean, domeka honetan herritar guztien babesa eta bultzada behar dabe txirrindulariek.

Honeek dira domekako lasterketetako ordutegiak:
· 09:00 – Izen-emotea
· 10:00 – Lehenengo urteko Infantilak
· 10:40 – Infantil neskak
· 11:20 – Bigarren urteko Infantilak
· 12:00 – Haurrak
· 12:20 – Benjaminak
· 12:45 – Lehenengo urteko alebinak
· 13:10 – Bigarren urteko alebinak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!