GIZARTEA

Belaunaldien Arteko Eguna Lemoan

Erredakzinoa 2026ko apirilaren 24a

Bihar, hilak 25, adin desbardinetako herritarrak alkartu eta hartu-emonak sustatzeko egitarau zabala prestau dabe Lemoatx alkarteak eta Ganzabal Mendi Taldeak.

Bihar Belaunaldien Arteko Eguna ospatuko da Lemoan, adin guztietako herritarrak alkartu eta jarduerak partekatzeko helburuagaz. Lemoatx jubiladuen eta pensinodunen alkarteak antolatu dau egitasmoa, Ganzabal Mendi Taldearen laguntzeagaz.

Eguna 09:30ean hasiko da, eskolatik urtenda PR Lemoatxa ibilbidean egingo dan 8,5 kilometroko mendi martxeagaz. Antolatzaileen arabera, jarduera honek aukera emongo dau naturan alkartu eta erritmo desbardinetara egokitutako ibilbidea egiteko.

12:30etik aurrera jarduerak herrigunean izango dira. Hamaiketakoaren ostean, 13:00etan, Durrundi Barri taldearen euskal jantzak egongo dira. Gero, poteoa eta Ugel Txapelketea egingo dira, belaunaldien arteko hartu-emonak sustatzeko. 14:30ean bazkari herrikoia izango da, eguneko une nagusietako bat, eta bingoagaz osotuko da. Arrastian, 18:00etatik aurrera, txokolatea eta erromeriea egingo dira jardunaldiari amaierea emoteko.

Antolatzaileek azpimarratu dabe helburua dala “egunerokoan alkartzen ez diran personak batzea eta esperientziak partekatzea”. Udalaren esanetan, holango ekimenek herriko bizikidetzea eta kohesinoa indartzen dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!