Hitzordua arrastiz izango da. Lehenengo, 17:00etan nagusien txandea izango da, eta ondoren, 18:00etan gazteena. Antolatzaileek dei egin deutsie andrazkoei, ama, alaba zein lagunakaz bertaratu daitezan, alkarregaz kirola eta giro ederra partekatzeko.
Izen-emotea zabalik dago eta interesa daukienek www.emakumemastercup.eus webgunean emon daikie izena.