ANTZERKIA

‘Diskopuntx’ familia antzerkia Lemoan

Ager Barragan 2026ko apirilaren 22a

Txaloka Antzerki Taldeak Diskopuntx lana eskainiko dau aprilaren 24an Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Emonaldia 18:30ean hasiko da, 60 minutuko iraupenagaz, eta 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako familia ikuskizuna izango da.

Diskopuntx ikuskizunaren aurkezleak herrira helduko dira, eta irribarrez eta alaitasunez betetako zuzeneko show-a eskaintzea izango da euren helburua. Antolatzaileek azaldu dabenez, publikoak prest egon beharko dau ikuskizunagaz batera helduko diran "erokeria guztientzat". Sarreren prezioa 3 eurokoa izango da umeentzako, eta 6 eurokoa helduentzako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!