MENDIA

Ganzabalek antolatu dauan mendi urtekerara joateko izena emoteko atzen eguna

Ager Barragan 2026ko apirilaren 22a

Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak Europako mendietara urtekerea antolatu dau maiatzaren 1, 2 eta 3rako eta gaur da urtekeran izena emoteko atzen eguna.

Europako mendietara egingo daben urtekerara joan gura dauanak gaur, hilak 22, 19:30etik 21:00etara Ganzabal Mendi Taldearen lokalera hurbildu beharko da bere izena emoteko edo ordu horreetan 675 701 349 telefonora deitu beharko dau. Urtekera honetan hainbat mendi igoko dabez: Cueto Cerralosa (1559 m), Morra De Lechugales (2443 m), Cabeza La Mesa/Peña Main (1605 m) eta Cabecina Quemada (1597 m) hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!