Adin tarte desbardinak hartzean ditu eta honeek mailak eskaintzen dira: benjaminak (2017-2018), alebinak (2015-2016), infantilak (2013-2014), kadeteak (2011-2012) eta jubenilak (2008-2009-2010). Horrezaz gainera, futbol eskolea bera be badago 2019, 2020 eta 2021ean jaiotakoentzat.
Izena emoteko, interesdunek formularioa bete behar dabe https://labur.eus/lemoakoharrobi26 estekan. Informazino gehiago gura dabenek, barriz, Eneko Etxebarriagaz jarri ahal izango dira hartu-emonetan 690 190 738 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bidez.
Entrenatzaile, delegau eta prestatzaile fisiko bila
Lemoako Harrobik deialdia zabaldu dau be datorren denporaldirako, taldea osotzeko hainbat profil behar dituala jakinarazoz. Klubak entrenatzaileak, 2. entrenatzaileak, atezain-entrenatzaileak, delegauak eta prestatzaile fisikoak behar ditu.
Interesa daukienek goiko estekan dagoan formularioa bete behar dabe, eta kluba bera ipiniko da hartu-emonetan izena emoten dabenakaz. Informazino gehiago jasoteko, Eneko Etxebarriagaz kontaktuan ipinteko aukera be emon dabe. “Zatoz gurekin lan egitera” lelopean, Lemoako Harrobik dei egin deutsie proiektuan parte hartu gura daben guztiei, datorren denporaldia prestatzen hasteko.