GIZARTEA

Dibersidade funtzionala daukien adin txikikoentzako zirku ikuskizuna

Ager Barragan 2026ko apirilaren 20a

Lemoak aukera-bardintasuna eskaintzeko apustua indartu gura dau eta horregaitik gaur, aprilak 20, arrastiko 17:00etan egingo dan zirkuaren emonaldi bat egokitu dau.

Lemoako skills park-aren ondoan jarri daben zirkuak soinu eta argi intensidade txikiagoko emonaldia eskainiko dau gaur eta udaletik adierazo dabenez, proposamen parebakoa da, dibersidade funtzionala edo hipersensinabilidadea daukien adin txikiko personek be zirkuaz gozatuteko aukerea eukiteko. 

Bulego Berdea udal bulegoa lanean aritu da "Circus Francesco" ikuskizunak dibersidade funtzionala daukien umeentzat egokitutako ikuskizuna eskaini dagian gaur, aprilaren 20a, arrastiko 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!