Jardunaldiak, berbaldia eta mahai-ingurua eukiko ditu eta bertan, Bidaya alkarteko Hajar Samadi (Moroko) eta Lida Noori (Afganistan) giza eskubideen aldeko ekintzailea egongo dira euren testigantzak emoten eta lehenengo personan bizitakoak kontetan. Entzuteko, hausnartuteko eta alkarregaz berba egiteko gunea izango dala adierazo dabe antolatzaileek. Sarrera librea da leku guztiak bete arte eta hurbiltan diranak, Samadi eta Noori-ri galderak egiteko aukerea be eukiko dabe.