Javier Liñerak idatzi eta zuzendu dau obrea, eta Aitor Perezek antzezten dau. Protagonistearen bizitzatik eta haren osaba homosexualaren bizipenetik abiatuta, istorioak Alemania naziaren kontzentrazino-esparru batetik Espainiako kartzeletara egiten dau jauzi.
Obrak personaia bien arteko ibilbidea erakusten dau, emozinoz beteriko kontakizun baten. “Negarra eta irribarrea, amorrua eta adiskidetasuna, kabareta eta drama, izua eta poza, ankerkeria eta maitasuna buztartzen dira”, dino sinopsiak. Iraganeko errealidade gordin biren kontakizuna da: Hitlerren Europa eta Francoren Espainia.