eaj

Bingen Zupiria Arratiako alderdikide eta boto-emoileakaz batuko da martitzenean

Asier Abrisketa 2026ko apirilaren 13a

Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan, hasiko da Segurtasun sailburuaren berbaldia, Arratiako EAJk antolatuta.

Arratiako EAJ-PNV lehen lerroko politikari jeltzaleak konbidatuten dabil atzenaldian, politikariek eskualdeko egoerea hurbiletik ezetu eta bestetik, bertoko militante zein boto-emoileek politikariak ezetu dagiezan. Holan, Alberto Martinez Osasun sailburua, Carlos Alzaga Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako foru diputadua, Aitor Esteban EBBeko presidentea, Iñigo Ansola BBBko presidentea eta Adrian Lopez Jaurlaritzako Gazteria eta Emantzipazio zuzendaria egon dira, besteak beste, Arratian.

Oingoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko burua, Bingen Zupiria Gorostidi (Hernani, 1961) izango da konbidaua. Hau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da hurbilduten diranakaz berbetan, aprilaren 14an 19:00etatik aurrera. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!