FUTBOLA

Nazinoarteko XI. Alebin Txapelketea jokatuko da Arlonagusian

Erredakzinoa 2026ko apirilaren 9a

Lemoako Harrobi Futbol Klubak hamaikagarrenez antolatu dau Arlonagusian jokatuko dan Alebin Txapelketea, aurten aprilaren 11n, zapatua, jokatuko dana. Partiduak goizez, 09:45etik 13:30era, eta arrastiz, 16:00etatik 20:00etara, jokatuko dira eta sarrerak bost eurotan salduko dira (bazkideentzako hiru euro).

Aurten Euskal Herriko, Galizako, Estadu Espainiarreko eta Portugaleko gaztetxoen taldeak egongo dira Arlonagusian: Lemoako Harrobi FK, Deportivo Alaves, Atletico de Madrid, Real Valladolid FC, Osasuna, Real Sociedad, Real Oviedo, Athletic Club, Eibar SD, RC Celta de Vigo, Sporting Clube de Braga eta Croises de Bayonne

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!