EAJk zabaldutako komunikaduak dinoanez, helburuak herriaren “eraldaketa prozesua burutzea” eta “Lemoari pultsua bueltetea” dira. Horretarako eguneroko lanari ekiteko asmoa agertu dau Iturriozek: “Beste herri bat gura godu, non herritar guztiak lehen mailako lemoaztar izan eta sentiduko garen”.
Iturriozek ibilbide luzea dauka Lemoako udaletxean. 1999tik izan da zinegotzi, agintaldi bi Udal Gobernuan eta beste bi oposizinoan egin ostean heldu zan alkatetzara 2023. urtean. Gainera, 24 urtez egin dau lan Lemoako ikastetxean. Holan, “herrikideengandik oso hurbil” sentiduten dala adierazo dau. Udaletxean bakarrik ez, Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna da Iturrioz eta Kultura, Euskara, Kirolak, Ingune Naturala eta Nekazaritza eta Ekonomiaren Sustapen batzordeetan hartzean dau parte.