Lemoako Agarre auzoan Esther Iturrioz alkatearen kontrako mehatxu pintaketak agertu dira, gaur goizean Lemoako EAJk salatu dauanez. Horma baten egindako pintaketetan “Alcaldesa estás muerta” moduko mezuak irakurri daitekez. RIP, kurutzeak eta ataute bat be agertzen dira.
Gertatutakoaren aurrean, EAJ-PNVk bere babesa eta alkartasuna adierazo deutso Lemoako Esther Iturrioz alkateari. Sare sozialen bidez zabaldutako hainbat oharretan, alderdiak irmo salatu ditu pintaketak, eta holango ekintzak onartezinak dirala azpimarratu dau, gizarte demokratiko baten ez daukiela lekurik esanez.
Alderdiak nabarmendu dauanez, “bizikidetzea, errespetua eta askatasuna” dira oinarri nagusiak, eta balio horreen defensan jarraituko dauala adierazo dau. Era berean, personen duintasuna eta alkarrizketea lehenetsi behar dirala gogorarazo dau.
Lemoako EH Bilduk be salatu dauz mehatxuak, “lemoaztar eta euskal gizartearen gehiengoak aldarrikatzen dauzan alkarbizitza demokratikoaren aurkakoak” diralakoan.