Parte-hartzaile guztiek, gainera, 25 euroko zortzi liburu-bonuren zozketan sartzeako aukerea izango dabe. Mailegu bakotxak aukera barri bat emongo dau sarietan parte hartzeako.
Kanpainea opor garaiagaz bat dator, eta antolatzaileek azpimarratu dabe irakurtea bidaiatzeko modu erraza dala, etxetik mobidu barik mundu barriak ezetuteko aukerea emoten daualako. Sariak alde batera itxita, ekimenaren helburu nagusia euskerearen erabilerea sustatzea eta egunerokoan presentzia indartzea da.
Parte hartzea erraza da: aprilean liburutegira jo, euskerazko liburu bat hartu eta… irakurri.