BOLA JOKOA

Izkander Barrenetxea nagusi Arratiako Banakako Bola Txapelketan

Erredakzinoa 2026ko martxoaren 30a

Martiaren 28an eta 29an jokatu zan Lemoako bolalekuan Arratiako Banakako Bola Txapelketea, eta parte-hartze eta giro bikainagaz joan zan astegoiena.

Lehia estua izan zan, eta azken emaitza be horren erakusgarri izan zan. Atzenean, Izkander Barrenetxea (Lemoa) izan zan txapelduna, 480 puntu batuta.

Bigarren postuan Nerea Etxezarraga (Elorriaga) sailkatu zan, oso gertu, 474 puntugaz. Bien arteko alde txikiak erakusten dau zein parekatua izan zan txapelketea.

Lemoako bolalekua izan zan hitzorduaren agertokia, eta beste behin be argi geratu zan Arratian bolak daukan jarraitzaile kopurua.

Txapelketen egutegiak aurrera jarraituko dau, eta hurrengo hitzordua be Lemoan izango da: aprilaren 18an arrastiz eta 19an goizez jokatuko da Arratiako Binakako Bola Txapelketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!