Txapelketa honetan parte hartzean daben sei talde arratiarrek aurreko urteetako bideari jarraituz, Bizkaiko txapelketatik aparte, Arratia mailan lehiatzen jarraitzen dabe aurten be. Lemoa A, Elorriaga, Oba, Zeanuri, Bargondia (Lemoa B) eta San Kristobal dira taldeak.
Komarkaleko lehen jardunaldia jokatu ostean, hurrengo hitzordua be Lemoan izango da. Izan be, martiaren 28an, arrastiko 16:30ean, Lemoako bolalekuan jokatuko da Arratiako Banakako Bola Txapelketea.
Banakako txapelketa honek aukera emongo deutse eskualdeko bolari onenei euren maila erakusteko, taldeko lehia alde batera itxita. Hori dala-ta, ikusmin handia etxoten dabe, bai parte-hartzaileen artean bai bolazaleen artean.