IPUIN KONTAKETEA

Ana Meabek itsasoko istorioak kontauko ditu Kotxepinen

Ager Barragan 2026ko martxoaren 25a

Gaur, hilak 25, Ana Meabe ipuin kontalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da Itsasoaren berbak ipuina kontetan arrastiko 18:30etik aurrera.

Kontaketea, bost eta bederatzi urte inguruko umeentzako dago pentsauta. Gitxi gorabehera, 35 minutuko emonaldia izango da eta umeak, arduradun bategaz lagunduta joan behar dira saiora. 

Sinopsia
Itsas oskolak ozeanoetako berbak dakarz zipriztinka, azaleko eta abisal. Marilurren amamak baina, ezin ditu entzun; gor-haizeak berbok ezerez bihurtuten dauz, hosto bihurrien moduan iges egiten deutsie. Zer dino itsasoak? Zer gura deusku esan? Zelan jakin ez badogu amama osatuten? Marilur sendabidea aurkitu guran abiatu da laguntza eske; egingo dau bidea, ezetuko dau, ikasiko dau, harrituko da, bustiko da, Itsaso besarkatuko dau, behin, aspaldi baten, amamak egin eban modu berean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!