Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako programa zabalago baten barruan dago, eta helburua da espezie autoktonoen landaketea indartzea eta tokiko ekosistemak sendotzea.
Aurretik, martiaren 14an, Zuhaitz Eguna ospatu eben Lemoan, eta 20 haretx landatu ebezan Kamane parkean, familia giroko jarduera baten barruan. Parte-hartzaileek beste landare batzuk be jaso ebezan, etxean edo inguruan landatzeko aukereagaz.
Interesa daukien herritarrek landareak udaletxean jaso ahal izango ditue, agortu arte. Honek aukerea emoten dau herritarrek zuzenean parte hartzeko ingurumenaren zaintzan eta euren ingurua berdegunez aberasteko.
Udalak azpimarratu dau zuhaitzak funtsezkoak dirala klima-aldaketeari aurre egiteko eta biodibersidadea babesteko ezinbestekoak dirala.