BERTSOLARITZEA

Musika elektronikoa eta bertsoak buztartuko dira Lemoan

Asier Abrisketa 2026ko martxoaren 10a

Argazkia: Berria.eus - Jon Urbe/FOKU

Lemoako Kotxepin Kultur Etxeak Libe Goenaga, Manex Pagola eta Aner Peritz "Euzkitze"-k bultzatutako Itzali eta Piztu bertso emonaldia egingo da barikuan, hilak 13, 20:00etan.

Aparteko bertso-saio honek lehenegoz buztartu ditu bertsoa eta musika elektronikoa eta 2025eko urrietatik eta gero, arraskastea izaten dabil areto eta plazetan. Emonaldi honeetan reggaeton, reggae, balada, cumbia eta pop doinuak bat-bateko bertsoakaz buztartuten dira. Horrezaz gainera, bertso-doinutegi tradizionalaren ondarearen parte diran doinuak be bersionauko dabez musika elektronikoaren bitartez, erritmo barrietara ekarriz eta ahots efektuak baliatuta. 

Kantauko daben bertsolariak Oihana Bartra Arenas bilbotarra, Bertsolari Txapelketa Nagusian zein Bizkaikoan eskarmentu handikoa; Haizea Arana Cardenal eskoriatzar eta Aitor Tatiegi Loidi oñatiar gazteak dira. Gai-jartzailea barriz Idoia Anzorandia Kareaga izango da eta musikearen arduradunak Libe Goenaga Arrieta eta Manex Pagola Apezetxea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!