ALKARTRUKEA

Lemoako Elkartrukean izen-emotea zabalik

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 27a

Lemoako Udalak 2026rako gazteentzat alkartrukea antolatu dau, eta aurten Danimarkako Kopenhage urira egingo dabe bidaia. Ekimenaren gaia uri-jasangarritasuna izango da.

Bidaia bagilaren 29tik garagarrilaren 3ra bitartean egingo da, eta guztira 18 plaza dagoz. Udalak jakinarazo dau izen-emotea martiaren 3ra arte egongo dala zabalik.

Interesa dabenek online formulario baten bidez emon behar dabe izena: https://forms.gle/2saSjCTeueywFuiN9

Egitasmoa Lemoako gazteei zuzenduta dago, eta urteko proiektuaren barruan antolatutako udako bidaia izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!