UMEAK

Umeentzako ekintza bi Kotxepin Kultur Etxean

Asier Abrisketa 2026ko otsailaren 23a

Hilaren 25ean ipuin kontaketeaz eta 27an txotxongilo ikuskizunaz gozatuko dabe herriko txikerrek.

Zezeilaren atzen asterako ekintza bikotxa antolatu da Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Lehenengoa hilaren 25ean, eguaztena, izango da eta Leire Catalá ipuin kontalariak, Printze giltzapetua istorioa kontauko dau 18:30ean. Egun bi beranduago barriz, barikuan, Anodino Teatrokoek Mamuak ezagutzera joan zen umea txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko dabe, hau be 18:30ean. 

Ipuin kontaketan, Leire Catalák liburutegi bateko garbitzaile baten papera hartzean dau, liburu guztiak ezetuten dauzan bakarra. Holan, Lady Bayerinaren Printze giltzapetua istoria kontauko dau, mundu fantastiko baten murgilduta eta garbitzailearen lanabesak personaia bihurtuaz. "Ezpata bihurtutako lumeari helduta eta bere zaldi iletsuaren gainean, Lan eta Bas printzesak aurkituko dauz, abentura magiko honetan gidatuko dauzanak", dino sinopsiak.

Txotxongiloak eta aktoreak buztartuz 

Hilaren 27an txotxongilo eta antzezle ikuskizun mistoa egongo da ikusgai lau urtetik gorakoentzako. Mamuak ezagutzera joan zen umea antzezlanak bildurrei aurre egitera ausartuten dan umen baten istorioa kontetan dau: "Ez dodaz inoz ikusi baina badakit hor dagozala. Gaur, armairu barruan ostenduten diran mamu horreek ezetutera joango naz eta bildurra eragiteari ixteko esango deutsiet". Leire Orbe eta Maite Fombellida aktoreek taularatuko dabe lana, Mikel Fernandinoren txotxongiloakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!