BAKARRIZKETEA

‘Ni eta nitarrak’ gazteentzako antzerki saboreko bakarrizketea Kotxepinen

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 20a

Zapatuan, hilak 21, Lemoako Kotxepin Kultur Etxean AED euskera alkartearen hirugarren bakarrizketea egingo da 20:00etan, Ni eta nitarrak.

AEDren Buah txabal! eta Erdaldun berrien kluba bakarrizketak moduan, hau ez da stand up formatuko saioa, izan be, antzerkiko osogaiak be badaukaz. Egileek dinoe, helduentzako aproposa bada be, hamabost urtetik aurrerako gazteek hurbilago sentiduko dabela kontakizuna. 

Testua Maria Osesek idatzitakoa da eta Iholdi Beristain aktoreak atzeztuten dau taula gainean. "Maria Isabel naz ni eta dramak kontatzera nator; beti be, umoretik. Izan be, umorea tresna oso potentea irudituten jata gura doguna esateko. Ez dodaz gauza arraroak edo ezohikoak kontetan, egunerokotasuneko kontuak baizik. Umoretik eta mediokridadearen apologia garbia eginaz", dino Beristainek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!