Saioaren gidaria Julen Axpe da: DAZN kateko kazetaria, eta aldi berean Lemoako Harrobi taldeko jokalaria.
Ikuskizunean, Athleticek sortzean dituan egoerak, futbolzalearen ohiturak eta zaleen arteko pasarte ezagunak umorez kontatzen ditu Axpek, publikoagaz hartu-emon zuzena bilatuz. Formatu ibiltari honen bidez, Bizkaiko hainbat herritara heltzean dabil proposamena, futbol giroa taberna eta areto txikietara hurbiltzeko helburuagaz.
Gaurko saioak aparteko interesa dauka, izan be, Kopako finalaurrekoetako Athletic eta Realaren arteko neurketea jokatuko da. Futbola, umorea eta zaleen arteko giroa izango dira protagonista.