Kotxepin aurreko futbito zelaian da hitzordua eta parte hartu gura daben taldeek, bertan emon ahalko dabe izena. Mahaiak eta aulkiak, antolakuntzeak ipiniko ditu baina tostadak egiteko osogaiak eta honeek kozinetako tresnak talde bakotxak eroan beharko ditu.
Lagun artean euskeraz
AEKren Berbalagun ekimenenean euskaldun zahar zein barriek hartzean dabe parte. Honen helburua euskerea berbaz praktiketea da eta honetarako ekintza desbardinak antolatuten dabez. Mintzapraktika honeek doban dira eta parte hartu gura dauan edonork emon ahal dau izena. Areatza, Igorre eta Lemoan dagoz taldeak martxan.