Komunikadu horretan, Arratiako EAJk adierazo eban Gizarte Zerbitzuen Legean aurreikusitako baliabideak indartuteko helburuagaz larrialdi sozialera bideratutako partidak indartutea eta Arratiako Mankomunitateari egindako ekarpena hobetutea proposatuko dauala.
EAJK argi adierazo nahi izan dau Lemoako Udalak “behar bezala” jokatu ebala Agarreko etxeen eta bertan bizi ziranen kasuan, honeei hasiera-hasieratik plan integrala eskaini eutselako.