Lehenengoa, gaur arrastiko 17:00etatik aurrera izango da. Herritarrak Arantxeko iturrian batuko dira, euren makilakaz lurrari abestu eta txitxiburduntzia egiteko. Bigarren ekimena, San Balentin egunean ospatuko dabe. Zezeilaren 14an, kalejira eta poteo zaratatsua egingo dabe Jubiladuen tabernan hasi eta herriko tabernetatik zehar. Euren instrumentuak eroan eta kalejiran parte hartutera animetan dau jentea jai batzordeak.