JAIAK

Kantu ta kontu batzarrera deia Lemoan

Erredakzinoa 2026ko otsailaren 5a

Bihar, hilak 6, egingo da Kantu ta kontu batzarra Lemoan, Jubiladuen tabernan, 18:15ean hasita.

Ekimenaren helburua  herriko auzoetan, ermitetan eta urtean zehar antolatzen diran ekimenetan herritar taldea kantuan eta jantzan ipintea da, “Gure herria kantan ta dantzan jarriko dogu” lelopean.

Deialdia Eingo 2026 ekimenaren barruan kokatzen da. Informazino gehiago eskuratzeko, antolatzaileek hartu-emonetarako helbidea eta telefonoa zabaldu dabez: eingotar@gmail.com eta 679 417 353.

Eingo taldeak Igorren dauka bere egoitzea, etxea; eta han lortutako errotzea eta jai giroa Lemoara eroatea dauka helburu oin. “Jente moltso bat lortu gura dogu zezeiletik bagilera arte barikuro Lemoan batuko dana. Panderoa, kantak eta kontuak… edade guztietako lagunak batzea da helburua”, adierazo deutso BEGITUri Iker Allur Eingoren arduradunak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!