GIZARTEA

Agarreko auzotarren aldeko konzentrazinoa Lemoan

Ager Barragan 2026ko otsailaren 4a

Atzen aste biak bildurrez eta tensinoz beteta egon dira Lemoako Agarre auzoko etxebizitzetan bizi ziran personentzat. Horren harira, Arratieko Sare Antiarrazistak konzentrazinoa antolatu dau gaur, arrastiko 19:00etan, Lemoako udaletxean.

Arratieko Sare Antiarrazistak, atzo ateratako komunikadu baten bidez, adierazo eban atzo bertan, hilak 3, Lemoako Udalak Agarre auzoko etxeetan bizi ziran persona guztiei birkokatze prozesu duin bat emoteko konpromisoa hartu ebala eta ASA-k konpromiso hori bete daiten lanean segiduko dauala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!